87. iruzkina, 2002ko apirilak 15
Erronka: ba ahal du garrantzirik superpotentziak?
George Bushek lehentasun bat du orain buruan, eta Irak-en inbasioa da; Ariel Sharonek beste lehentasun bat du orain buruan, eta Palestinako Aginte Autonomoa suntsitzea da eta Arafat oholtza politikotik ezabatzea. Bushek Sharon egiten ari dena atsegin handienaz ikusten badu ere, bere kezka nagusian eragiten du, eta Cheney berak esan dio.
Marmarka, Bushek ultimatuma bota dio Sharoni: aski da!. Harentzat ez zen erraza egitea politika estatubatuarraren ingurumarian. Horregatik, denek bizkarra ematen diote: eskubiko errepublikarrak, demokratak, lobby israeldarra... Baina saudiarrekin, jordaniarrekin, marrokiarrekin, ejiptokoekin eta baita bahirandarrekin ere jokatu behar du. Azken hauek ez dute pisurik estatubaruar politikan, baina base militarrak dituzte eta Bushek egin nahi duena zilegiztatzeko gaitasuna. Israeldarrek ere badute Bushen aurka erabiltzeko arma bat; Amerikako Estatu Batuetako barne babesa, eta palestinarrek haienak dituzte, arabiarren babes isilaren beharra Amerikako Estatu Batuek Irak inbaditzen dutenean sortuko den mundu mailako erantzuna gutxitzeko.
Behar estatubatuar hau dela eta, Bushek oihu egin dio Sharoni gelditzeko, baina honek erantzun dio era batere ez dotorean ez dela geldituko. New York Times-ek, zeina ezin esan Arafaten zalea denik, zera zioen apirilaren 9ko editorialean: "Bush jaunari eta Amerikako Estatu Batuei egindako iseka da". Eta benetan hala da. Bush eta haron jokoan ari dira ea nork uzten duen lehen. Eta orain artean Sharon da irabazten ari dena. Horri deitzen zaio, inongo zalantzarik gabe, superpotentzia bati erronka egitea.
Zer egin dezakete Amerikako Estau Batuek honen inguruan?. Ez asko, eta horrekin jokatzen du Sharonek. Ze ondorio izango ditu? Israel/Palestinan ondorio oso txarrak. Baina beste leku batzuetan oso txarrak izango dira Amerikako Estatu Batuentzat. Erronka kutsagarria da. Sharonek aurrera eraman badezake, zergatik ez Europak?, zergatik ez Errusiak?, zergatik ez Txinak?, zergatik ez Kanadak, Brasil edo Mexiko ez aipatzeagatik?
Zigorra ekiditeko ezintasunak besteengan eragin beldurra da boterearen oinarria. Hori da Bushek berak esan ohi duena. Talibanek Al Qaidari Amerikako Estatu Batuen aurkako erasoan emandako erasoan nahi zutena egingo zutela uste izan zutela adierazi zuen Bushek, eta hark erakutsi zien ez zekitela norekin ari ziren. Litekeena da talibanei dagokienez zuzen egotea; baina zer egin Sharonekin?, Indar Bereziak bidali?, kanpo merkataritza moztu edo laguntza estatubatuarra kendu?, nork nori ari da adar joka?. Nahi izanda ere, eta aurki ez du nahi, ekimen hauek gauzagarritasun politikoaren eremutik kanpo daude.
Bushek eman duen urrats bakoitzak lokatzetan barneratuago utzi du. Clintonen akatsa izan zela uste zuena ez errepikatzeko erabakiarekin hasi zen lanean, Ekialde Erdiko hitzarmenean zuzen zuzenean parte hartzea. Lehendakari estatubatuarraren eragina ahultzen zuen itxaropenik gabeko erronka zela uste zuen. Jarrera honek bere logika zuen, bihurria izanda ere. Baina amore eman behar izan du. Lehenengo Zini bidali zuen, gero Cheney eta orain Powell. Guztiei Camp David-en elkartzeko deia luzatzea da falta zaion gauza bakarra. Eta une honetan egingo balu, Sharon ez litzateke agertuko.
Agian, ez dakit, Etxe Zuriko solasaldi pribatuetan norbaitek esan lezake beharbada okerreko urratsak eman direla. Konpondu ahal daitezke akatsak?. Arazoa da nazioarteko politikan jarritako axaleko apaingarri gutxi batzuk ez dutela asko aldatuko. Berebil bat maldan behera abiatzen denean eta galgek ongi funtzionatzen ez dutenean, azti ibili behar da abiadura gutxitzeko berebila irauli gabe. Abiadura azkartzea ez da aterabide egokiena izaten. Estatubatuarren erabateko nagusitasuna maldan behera doa. Hori da Sharonek mundura bidaltzen duen mezua, zeinak ziurrenera pentsatuko duen bera Amerikako Estatu Batuen lagun handi bat dela, eta ziurrenera bere lehendakari kontserbatzaileena. Eta beste, batzuk Amerikako Estatu Batuen ez hain adiskide, oso garden jasoko dute mezua.
Erronka honek eragin handia izan du Europan, non oinarrian Israelen aldekoa zen giro politikoa azkar bihurtu den salaketa garrantzitsu batean eta jarrera erasokorrean. Benjamin Netanyahuk, Sharonen eskuineko kritikoak, dio horrek frogatzen duela berak betidanik uste izan duena, europarrak orain antisemitak direla (estatubatuarrekiko balizko alderaketan). Baina hori, neurri handi batean, erretorika leloa baino ez da. Europar batzuk antisemitak dira noski, estatubatuar batzuk diren bezala, baina antisemitismoa ez da europar jarreraren eragile nagusia, ezta palestinarren gurutze bidea ere, zeina gehienentzat bigarren mailako kontua den. Estatubatuarren mundu politikaren adimen eza eta zuhurgabekeri arriskutsuaren aurrean euren egonezina adieraztea da europarrak egiten ari direna.
"Moderatuak" deitutako arabiarrei dagokienez, Marokoko Mohammed VI. erregek munduko telebistan Powelli erreieta egiteko ausardia du, eta Jordaniako Abdullah erregek telebistan adierazten du Sharonek santu egin duela Arafat, nolabait ere adieraziz orain ezin duela Bushek ama Teresa kritikatuko zuena baino gehiago kritikatu. Arafati dagokionez, Uri Azneryren, konfinanmenduaren ondoren baino tanke israeldarren oraingo okupazioaren aurretik Ramallah-en bisitatu zuen bakezale israeldar bat, aipamenek harritu naute. Arafaten itxura lasaiari, ia hotzari, buruz hitz egin zuen eta esan zuen Tolstoiren Guda eta Pakea nobelako Kutuzov pertsonaia ekartzen ziola gogora. Bere generalek Kutuzovi galdetu ziotenean zer egin ahal izango zuten Napoleonen inbasioak harrapatzekotan, irrifar egin eta erantzun zuen: itxoin. Eta Napoleon Moskun sartu zenean elurra hasi zuen, eta Napoleonek berak erabaki zuen atzera egitea. Kutuzov-ek itxon baino ez zuen egin. Arafat itxoiten ari da.
Putin eta buruzagi txinatarrak ere patxadatsuak dira. haiek ere itxoiten ari dira. Bush, ordea, ez da itxoten ari, gu nahasten saiatzen ari da.
Immanuel Wallerstein (2002ko apirilak 15)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).